XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SENDABIDEA BareakGaratxuaren kontrako sendabide hau, oso zaharra eta nekazal giroan belaunaldiz belaunaldi erabilitakoa da.
Berarekin, goiz edo berandu, garatxuak desagartzen omen dira.
PRESTAKETA ETA APLIKAZIOA- Larran edota baratzean nonbait bare bat bilatu.
- Barearekin garatxu bakoitza igurtzi, lingirdaz ondo bustiz.
- Garatxuak estali eta ez garbitu afektaturiko zatia 24 ordu iragan arte.
- Barea lurrean utzi, ziri bat sartuta eta harri batekin estalita.
ESAERAK ETA AIPAMENAK
Salikaria Europatik dator eta eskualde heze eta hotzetan aurkitzen da. Udaberri amaieran eta uda hasieran biltzen da, osoki loratu baino lehenago. Itzalean eta airean lehortzen da eta ontzi itxietan gordetzen. Salikaria astringentea da; beraz, ona sabel laxoak sendatzeko.
Kanpotik erabilita, egokia da garitxak eta eszemak sendatzeko eta orbaingarria bezala ere.
AMONAREN AHOLKUAK LISTUAEmakumeen genitaletan edota zati intimoetan agertuko balira, garatxuak kentzeko norbere listua erabili daiteke modu honetantxe: goizean jaikitzean, ahoa ondo garbitu eta buzti. Ondoren, norbere listua hartu hatzamarrekin eta garatxuetan ezarri, bai kanpoko zein barneko alu ezpainetan ere.
Goizero lehen listuarekin errepikatu operazioa, garatxuak desagertu arte.